Kayak Surf Munduko Txapelketa uztailaren 9a eta 21a bitartean jokatu zen, Australiako Queensland eskualdeko Sunshine Kostan. Bertan, Euskal Herriko 10 arraunlariek taldekako urrezkoan Australia eta Ingalaterrari nagusitzeaz gain, norbanako zortzi domina eskuratu zituzten: urrezko hiru, zilarrezko lau eta brontzezko bat. Horrezkero, euskal taldeak 2007an, Bakion, eta 2011n, Estatu Batuetan, lortutako garaipen nagusiak berretsi zituen. Selekzioa honako kideek osatu zuten: Oscar Martinez eta Txema Carreto (master kategoria), Odei Etxebarria eta Teresa Carranza (junior kategoria), Edu Etxebarria, Julen Arrizabalaga, Urko Otxoa eta Xabi Olano (Open kategoria), hala nola Ainhoa Tolosa eta Garazi Iturralde (emakumezkoak).
Victor Hugo Garrido txirrindulari paraolinpikoari dagokionez, behin baino gehiagotan lehiatu da maila nagusienean eta aurten urrezko domina lortu zuen Kanadako Baie-Comeau herrian burututako Munduko Txapelketan, T2 mailako errepideko proban.