Leioako
Mendibile Jauregiak, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitzak, asteburu bikaina antolatu du urriaren 24tik 26ra bitarterako, txakolina eta garagardoa uztartuko dituen lehen jaiarekin. Txakolibier-Festa honek, edari bi horietaz gain, Alemania zein Euskal Herriko produktu gastronomikoak dastatzeko aukera emango du. Besteak beste, txerri-ukondoa, saltxitxak, hanburgesak, eta haragi pastela izango dira gure produktuekin (txistorra, buzkantza, piperrak...). Jauregiaren kanpoaldean azoka txiki bat jarriko dute produktuok erosi eta ezagutu nahi dituztenentzat. Txakolina, bestalde, Mendibile Jauregian dastatu eta erosi ahal izango da. Horretaz gain, umeentzako jolasak eta musika ekitaldiak izango dira. Argazkian, hainbat lagun txakolinaz gozatzen Mendibilen / © Mendibile Akademia.