Era honetan, Euskal Herriaren nazio izaera ospatu nahi den den egun honetan, ikasleok ez dugu ezer ospatzerik! Horregatik, Uribe Kostako ikasleriari deia zabaltzen diogu herri ezberdinetan antolatuko diren Herri Eskoletan parte hartzeko, Euskal Eskola Nazionala osatzen hasteko!
Eta lehen esan dugun legez, aurtengoa jai egun arrotza ospatzen den azken aldia dugu, beraz zorroztu arkatzak eta altxa... egutegi propioaren eraikuntzan urratsak ematen ari gara... eta hau azkena izan bada... besteak ere (urriak 12, abenduak 6) azkenak izan daitezke!
Ikasle borrokaz lortuko dugu!
Uribe Kostako Ikasle Abertzaleak
ukikasle.blogspot.com.es
Aurtengoa, urriaren 25a modu ofizial baten ospatzen den azken aldia dugu, eta beraz, ezinbestean, beste maila bateko erantzuna behar duela argi daukagu. Herri gisa eta intsumisio jarrera hartuko badugu ere, azken jai egun arrotza dela txalotu behar dugu; urteetan zehar inposatu diguten jai egun arrotza desagertzen baita! 2009an Euskal Herri Penintsularreko zatiketa administratiboan sakontzeko asmorekin izendaturiko eguna dugu, 1979an aitortutako Gernikako Estatutua ospatzen delarik. Estatutu honek Euskal Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da, nolabaiteko autonomia emanez Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurraldeei, autonomia bat benetan erabat betetzera iritsi ez dena. Lege honen oinarria ordea, garaiko mugimendu abertzaleak lasaitu eta nazio aldarrikapenak baretzeko beharrean datza, Euskal Herria bera autonomia ezberdinetan zatikatu eta nazio eskubideen aurkako zapalkuntzan urrats bat gehiago izatea zuen helburu. Argazkian, Getxoko Txorimalo gaztetxean egindako haur eskolak, artxiboko irudian.