Goizeko 9:15ean zeukaten jarrita hitzordua gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratuek, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrinaz iragan astelehenean emandako ebazpena nola ezarri aztertzeko. Izan ere, ohiko osoko bilkura daukate Zigor Aretoa osatzen duten hamazazpi epaileak, Fernando Grande Marlaskak zuzenduta. Josepa Ernaga askatzeko data aurreratzeko eta Juan Manuel Piriz libre uzteko eskaerak izango dituzte mahai gainean, baina baita doktrina ezarria duten auzi guztiez batera edo banan-banan erabakiko duen ere. "Berria" egunkariaren arabera, 54k aurkeztu dute eskaera, baina epaitegiak esan du 49 jaso dituztela. Argazkian, maiatzaren 4ean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko itzubaltzetarra zen kalera ateratzekoa, 197/2006 doktrina aplikatu aurretik / cc-by Algortako Herrira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!