Larunbat eta igande arteko gauean ordubete atzeratu beharko dira erlojuak. Horrela, goizaldeko 3etan berriro ere ordu biak izango dira. Ondorioz, bihar gauean lo egiteko edo parrandan ibiltzeko ordu bat gehiago izango du jendeak, eta ostalaritzan edota garraioetan beharra egiten dutenei, aldiz lan egitea egokituko zaie. Europako Batasun osoan aurreratzen dira erlojuak Ordu Aldaketa deritzon Europako Erkidegoaren Zuzentarauari jarraituz, energia aurrezteko helburuarekin. 1974tik aurrera hasi zen ezartzen ordu aldaketa hori, petrolio krisiarekin eguzkiaren indarra aprobetxatzeko martxoan erlojuak ordubete aurreratzea erabaki zutenean herrialde batzuk. Urrian, berriz, kontrako norabidea hartzen da, eguzki argiaren zikloari jarraituz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!