Bizkaiko Herri Kirol Plataformarekin batera, berriro ere Herri Kirolaren Eguna antolatu du Getxon
Itxartu Taldeak. Larunbat honetan, urriak 26, ospatuko da Algortako batzokiko jolasgunean; eta hiru zati izango ditu ikuskizunak. Lehen zatian, parte hartzeko aukera izango dute ikusleek. 11:00etan hasita eta jaialdi osoa amaitzen den bitartean, gazteak, 4 urtetik 16 urtera bitartekoak izango dira partaide, herri kirolak hurbil-hurbiletik ezagutzen eta gozatzen. 12:00etan, Bizkaiko Herri Kirol Plataformaren Trontzalarien Txapelketa jokatuko da. Parte hartuko duten bikoteak hauek izango dira: Julen Etxebarria / Igoer Astondoa, Ruben Gumuzio / Aitor Loiola eta Unai Ardeo / Beñat Amade. Eta 12:30ean modalitate ezberdinen erakustaldia egingo da, lastoa jaurtitzen, ingudea altxatzen, txinga lasterketa, harria jasotzen eta abar. Argazkian, besteak beste, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia (bigarrena ezkerretik) eta Jose Ignacio Isla Getxoko zinegotzi ohia eta Bizkaiko herri kirolen federazioko presidentea zena (eskuinetik lehenengoa), 2012ko irailaren 8an Algortako batzokiak hartutako Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketan / © Getxoko Udala.