Nagusientzako antzerkia izango da bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 25a, 12:47

Larunbat honetan, urriak 26, nagusientzako antzerki saio batekin gozatzeko aukera egongo da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean: Khea Ziater taldearen "Satisfaktion" obra. Emanaldia 21:00etan hasiko da eta sarrerak hiru euroan daude salgai. Sinopsia honakoa da: “Kriss eskarmentudun aktoresa bat da, urteak daramatza mota guztietako lokaletan bere obrak antzezten. Orain dela gutxi arrakastara zuzenean eramango zuen proiektu bati ezetza eman behar esan zion haurdun zegoelako, zuzendari ospetsu baten pelikulako protagonista izateari uko eginez. Gaur bere berragerpenaren eguna da eszenatoki gainean, errepresentatu gabe gelditu zen prostitutaren pertsonaiari bizitza emanaz”. Argazkian, Kurtzio Kultur Etxea / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun