Horren ostean, auzo-bileren txanda helduko da. Egutegia honakoa izango da:
- Azaroak 5, asteartea. 19:00etan Arriaterako egoitza sozialean. Landuko diren gaiak: Sopelbusaren maiztasunak, Barinatxe aparkalekuan karabanentzat leku bat egokitzeko proposamena, hiri-segurtasuna, eta abar.
- Azaroak 6, asteazkena. 19:00etan Sopelmarreko egoitza sozialean. Landuko diren gaiak: bidegorri sarea auzoraino luzatzeko proposamena, umeentzako jolasak auzoan eraikitzeko aukerak, eta abar.
- Azaroak 7, osteguna. 19:00etan Larrabasterrako Iberre institutuan. Landuko diren gaiak: Urko paduraren berreskuratzea, Iberreko igogailuaren egoera, foru errepideen segurtasuna, eta abar.
- Azaroak 8, ostirala. 19:00etan Sopela erdigunean, udaletxeko hall-ean. Landuko diren gaiak: oinezkoentzat kale berriak egoitzeko aukera, eta abar.
Gai horietaz guztiez gain, herri osoari dagozkien gaiak ere landuko dira auzo-bilera guztietan, esaterako: Loiolan alokairu sozialeko 28 etxebizitza eraikitzeko proiektua, Gatzarriñe kalean bidegorria eraikitzea, aterpetxe turistiko bat sortzeko aukera, liburutegi berria, skate-park berria, eta abar.