Berangoko Sei Herri kultur elkarteak antolatuta, gaur iluntzeko 21:30etik aurrera euskal jaia izango da herriko pilota lekuan. Sei Herriko kideek zabaldu duenez, euskal presoen eskubideen aldeko Azken Ostiraleko elkarretaratzea bukatu eta ordubetera hasiko da ekimena. Udal frontoian, besteak beste, txalaparta emanaldia, bertsolariak eta lunch-a izango dira. Horretaz gain, herriko zenbait tabernatatik trikipoteoa ere izango dela iragarri dute. Bestalde, ez dira garai erreazak Berangoko bazkunearenztat. "Herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea" leporatuta, Sei Herri kultur elkarteko egoitza, herriko taberna, bahitzeko eskatu du Fiskaltzak 35/02 Batasunaren aurkako sumarioko epaiketan, eskualdeko antzeko ostatu guztiekin egin bezala. Hori dela eta Jon Aldatz Berangoko Sei Herri kultur elkartearen presidenteak Madrilgo San Fernando de Henaresen agertu behar du, elkartearen defentsa egiteko. Sozietatearen kideek hasieratik, 2002tik, ukatu dituzte akusazio guztiak. Argazkian, besteak beste txalaparta emanaldia izango da Berangon / © UKTEST.