Unibertsitatearen aburuz, "Leioako Udalak eta EHUk oinarrizko papera dute garapen sozioekonomikoan eta kulturaren hedapen eta zabalkundean, gizartearen promozioa bultzatzeko". Izan ere, unibertsitatearen aktibitate asko Leioan egiten dira, herriaren aktibitate sozioekonomikoan eragiten. Hitzarmena sinatzearen ondorioz, Leioako Udalak eta EHUk ikasketa guneak bultzatuko dituzte, baita herri parte hartzea susta dezaketen arautu gabeko esku hartzeak edo dibulgazio zientifikoak ere. Gainera, unibertsitate garraioa eta hiri garraio urbanoa elkarrekin aztertu eta planifikatuko dute, tranbiaren proiektuan eragin handia izan lezakeen berrikuntza, alegia.
Halaber, erakunde biek ekintzailetza sustatzeko kolaborazio ekintzak burutuko dituzte, mintegietako enpresen partaidetzarekin, eta tokiko enpresekin akordioak sinatuko dira ikasleak prestakuntza- praktiken programen barruan sartzeko. Erakunde sinatzaileak elkarlanean arituko dira euskararen erabilera sustatzeko unibertsitate campusean eta hirigunean.
Leioako Udalaren eta EHUren arteko kolaborazioak, era berean, kultura programazioak garatzea ahalbidetuko du, baita herrian edo campusean burutzen diren aktibitateen difusio eta promozio artistikoa ere.
EHUk eta Leioako Udalak sinatutako kolaborazio hitzarmenak erakunde biek ezarritako elkarlan sozial eta kulturalaren markoaren barruan gauzatuko da eta lau urte iraungo du. Hitzarmena modu tazituan luzatu ahal izango da iraupen bereko epeetan.