Munduko Txapelketan arituko da Xabier Pereda 14 urteko karateka getxoztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 28a, 20:46

Xabier Pereda Elordui 14 urteko karateka getxoztarra Munduko Txapelketan izango da datorren astean. Izan ere, Getxoko karate klubak eta Euskal Kirol Federazioen Batasunak jakinarazi dutenez, Espainiako Federazioak gaztea hautatu du datorren hilaren 7tik 10era Guadalajaran (Gaztela) burutuko den kadete eta 21 urte azpiko gazteentzako Mundu Txapelketan, kadete gisa norbanako katan lehiatzeko. Aurretik, azken hiru urteotan, Estatu Espainolaren mailan norbanako kata proba guztietan nagusi irten da Pereda, bai haur kategorian eta bai gazte arloan ere. Munduko Txapelketa burutu artean, larunbatean, hilak 2, Gasteizen egingo dira Euskadiko XXI Gazte eta Kadete Txapelketa eta 21 urte azpiko Euskadiko VI Kopa. Bestalde, Pereda parte hartzen duen klubak, Getxo karate klubak, 200 neska-mutil baino gehiago entrenatzen ditu eta bere 20. urtemugan dabil. Argazkian, Xabier Pereda / © Javier - Getxo Karate Kluba.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun