Bi gazte atxilotu dituzte Lemoizen, zentralean lapurtu dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 30a, 13:08

Ertzaintzak 19 eta 20 urteko bi gazte atxilotu zituen herenegun, astelehenean, Lemoizko zentral nuklear zaharreko instalazioetan lapurreta indarrez egin zutelakoan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, arratsaldeko 1 jotzeko zegoela, Lemoizko zentraleko zaintza-zerbitzuek Ertzaintzari jakinarazi zioten bi lagun atxikita zituztela, kobrezko materiala lapurtzen harrapatu zituztelako. Polizia autonomikoaren patruila bat bertaratu zen, eta bi gazteak atxilotu zituzten. Izan ere, ertzainek egiaztatu zuten guztira 50 kilo inguru pisatzen zituzten hiru kable biribilki eramateko prest zituztela instalazioetako eraikin baten ondoan. Ertzaintzaren kideek zentralaren inguruak miatu eta kanpoko perimetroko metalezko hesia moztuta zegoela ikusi zuten, atxiloak ustez bertatik sartu zirela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun