LABeko metalgintza arloko dozenaka delegatuk sektore horrek Bizkaian daraman lan hitzarmenaren aldeko borroka enpresarien ateraino eraman zuen atzo. Izan ere,
FVEM Bizkaiko metalgintza enpresarien erakundeak bisita antolatua zuen Mungiako Arteche enpresako instalazioak ikusteko. Gauzak horrela, aurrean izan zituzten sindikalistak. LABeko kideek pasa den urtarrilaren 9an luzatu zioten FVEM metalgintzako patronalari lan hitzarmena berritzeko proposamena. Atzo, bergogoratu zutenez, "uztailaren 7tik ondoren, sektoreko hitzarmenaren negoziazioaren beharra aldarrikatzen jarraituko dugu. Negoziazio eremu guziak defendatzen jarraituko dugu, bai enpresakoa baita herrialde mailakoa ere. Argi eta ozen diogu. LAB aurre egiteko prest dago eta aurrean izango gaituzte". Uribe Kostan, pasa den
urtarrilaren 22an abiatu zituzten mobilizazioak. Argazkian, atzoko elkarretaratzea Mungian / cc-by-sa LAB sindikatua.