Aipatu zozketak irailaren 10etik aurrera saldu dira ohiko tabernetan, eta saria 700 eurotik gorako prezioa du. Tira bakoitzak (10 zenbaki bakoitzean) bi euroko prezioa izan du.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, “espero dugu azaroaren 2an Sopela putxera erraldoi batean bihurtzea Pepetxin gure lagun minaren omenez”.
Lehiaketarako izen-ematea goizeko 9etan hasiko da udaletxean, 11ak arte, debalde. Putxerak epaimahaiaren aurrean 12:30 eta 13:00 artean aurkeztu beharko dira.
Parte hartzaileen artean sari ugari banatuko dira: irabazleak 500 euro, 10 kilo ikatz Ecobrasa, pizgailua eta txapela irabaziko du. Hamar sari banatuko dira sailkapen orokorrean, eta beste bost sari herriko irabazleen artean.
Ekimeneko kartela

Larunbat honetan, azaroak 2, laugarren Putxera Eguna egingo dute Sopelan, "Pepetxin" auzokide zena omentzeko asmoz. Sopeloztar horrek oso gogoko zuen Euskal Herriko lehiaketa gastronomikoetan parte hartzea eta emaitza ezin hobeak lortzen zituen horietan. Bere koadrilak antolatu du laugarrenez lehiaketa. Pepetxinen lagunak maiatzean hasi ziren Putxera Egunaren aurtengo edizioa prestatzen, iazko arrakastak bultzatuta. Orduan, eguraldi txarra izan arren, 107 putxera aurkeztu ziren, haietatik 55 Sopelakoak. Ospakizunaren hirugarren urtea izateko, marka itzela, Sopelak ez baitu izan tradizio handirik putxeretan. Pasa den abuztuan, berriz, Pepetxinen lagunek Euskadiko Putxera Txapelketan izan ziren, Erandion, Sopelako Putxera Egunerako gonbidapenak banatzen. Hortaz, beste urte batez, dozenaka talde batuko dira udaletxe plazan indaba gozo-gozoak prestatzeko eta giroaz bustitzeko. Argazkia: © Sopelako Udala.