Gurutze Gorriak 25 tona elikagai eskuratu ditu Bizkaiko behartsuenentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 30a, 19:34

Bizkaiko Gurutze Gorriak eta Simply supermerkatuek 24.908 kilo elikagai bildu dituzte "Gosariak eta askariak, bihotz-bihotzez" kanpainari esker. Ekimen horren bitartez elikagaiak bildu dira premiazko egoeran dauden familiei zuzenean banatzeko edo "Eskola arrakasta" programaren bitartez banatzeko. Bizkaian, 22 Simply supermerkatuk hartu dute parte, eta bezeroek elikagaiak eman ahal izan dituzte haietan. "Gosariak eta askariak, bihotz-bihotzez" kanpainak Bizkaiko Gurutze Gorriko elkarte ezberdinen laguntza ere jaso du; hain zuzen, Uribealdeko elkarteak 1.410 kilo bildu ditu; Durangon 2.550 kilo eman dira; Ezkerraldean 9.725, kilo; Nerbioi ibarreko elkarteak 1.283 kilo bildu ditu; Mungian 3.980 kilo jaso dira; eta, azkenik, Bilbon, 5.960 kilo elikagai eman dira. Horri esker, Bizkaiko Gurutze Gorriak 2.000 elikagai-sorta banatuko ditu lurraldean zehar, egoera zaurgarrian dauden familiei zuzenean emanez edo "Eskola arrakasta" programaren bitartez. Argazkian, Mungiako Gurutze Gorriko boluntario bat, gurdia beteta / © Bizkaiko Gurutze Gorria.

Era berean, "Gosariak eta askariak, bihotz-bihotzez" kanpainak Bizkaiko Gurutze Gorriko hainbat boluntarioren laguntza izan du. Guztira, 142 boluntariok hartu dute parte ekimenean, 66 gizonezkok eta 76 emakumezkok.

2012az geroztik, Bizkaiko Gurutze Gorriak "Eskola arrakasta" izeneko programa garatzen du, askaltzeko espazioak, higiene ohiturak eta jolasteko espazioak sortu eta etxerako lanetan laguntza eskaintzeko Bizkaiko hainbat ikastetxetan. Hala, bada, "Gosariak eta askariak, bihotz-bihotzez" kanpainaren bitartez Bizkaiko Gurutze Gorriak biltzen dituen elikagaiak lurralde osoko 12 ikastetxetan eta bestelako erakundetan dituen askaltzeko espazioetarako bideratuko ditu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun