Getxolan Getxoko Udalaren Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak kudeaketa aurreratuari buruzko lehenengo tailerrak antolatu ditu, udalerriko enpresa txikientzat. Ohi bezala, ikastaro guztiak erdara hutsean izango dira. Lehenengo tailerra, "Visual Thinking - el pensamiento visual" deritzotena, azaroaren 13an eta 20an egingo dute, 14:00etatik 17:00etara. Bigarren tailerra, "La toma de decisiones ¿Qué nos influye cuando estamos tomando las decisiones en la empresa? ¿Somos objetivos? ¿Qué ideas nos influyen?" izenburukoa, azaroaren 27an izango da, 14:00etatik 16:30era. Tailerrak Getxo Elkartegian egingo dira, Areetako Ogoño kaleko 1.an. Edozein argibidetarako eta tailer horietako edozeinetan parte hartzeko, Getxolanekin harremanetan jarri beharko da, 944 660 140 telefono zenbakira deituta edo
getxolan[abildua]getxo.net helbide elektronikora idatziz. Tailerrak Valora proiektuaren barruan antolatu dituzte eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatzen ditu. Argazkian, Areetan altxatutako udal eraikin berria / ©
Getxoko Udala.