Seigarren aldiz Urdulizera joan da Gernikako barazkien saria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 30a, 23:21

Azken bost urteetan bezala, Adela Andikoetxea Urdulizko baserritarrak barazkien saria irabazi egin zuen herenegun, urriko azken astelehenean ospatu zen Gernikako azokan. Aurten 277 saltoki izan ziren euskal nekazaritza azoka garrantzitsuenean, iaz baino 11 gutxiago baina 2011ko kopuru bera. Udaltzaingoaren arabera, 60.000 lagun inguru batu ziren azokan, iaz baino 40.000 gutxiago, eguraldi txarrak izan zuen eraginaren seinale. Urtero legez, hainbat lehiaketa egin ziren: esan bezala, barazkiena Adela Andikoetxea urduliztarrak irabazi zuen, frutena Gatikako Itziar Etxebarriak, loreena Gernikako Mari Carmen Arzibarrek, Magalarte upategiak (Lezama) txakolin zurian, Larrabetzuko Sasinesek gorrian, eta Lezamako Erdikoetxek txakolin beltzean. Lore-eztigileen artean Valentin Llona zornotzarra gailendu zen. Gaztarik onenaren saria Olaberriako (Gipuzkoa) Aizpea gaztandegiak eraman zuen. Gaztaren enkantean, berriz, Bilboko “Mendata Berria” jatetxeak bereganatu zuen gazta irabazlea 6.700 euroan. Bigarren gazta onena Xaibor disck-jockeyak erosi zuen, 700 euroan. Argazkian, azokaren goiko irudi bat / © Gernika-Lumoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun