Algortako
Abian kultur elkarteak Noraizanean izeneko kultur sormen herritarreko
ekimena abiatu zuen maiatzean. Gaur, bost hilabete beranduago, amaiera emango diote, aurkeztutako testuen errezitaldi musikatu baten bitartez. Era berean, sortutako lanen erakusketa ikusteko azken aukera izango da gaurkoa. Errezitaldirako hitzordua 20:30ean jarri dute Abianen bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez, kultur ekimenak bete egin ditu hasierako helburuak, "kalea, Abian bera eta kartzelak hitzez zein argazkiz komunikatzea", alegia. Horren erakusgarria da "kaletik Abianera, Abianetik kartzeletara, kartzeletatik Abianera, Abianetik kalera... mugituz joan diren mezuen jarioa", Abianeko kideen ustez. Noraizaneaneko akabuko ekitaldiaz gain, ostegunetako pintxo-poteoan aritzeko aukera emango du elkarteak. Argazkian, Abian kultur elkartea.