Iberdrola enpresaren linea elektrikoa indartzeko asmoz, Getxoko Udalak lan batzuk egingo ditu Algortako erdigunean azaroaren lehen egunetatik eta datorren urteko urtarrilaren amaiera artean. Herrilanen helburua gune horretako sare elektrikoari kapazitate handiagoa ematea da, "etorkizunean Algortako erdiguneko premia berriei hobeto erantzuteko", udal iturriek azaldu dutenez. Lanak Algortako, Euskal Herria eta Basagoiti etorbideetan zein Mariandresena eta Amezti kaleetan egingo dituzte, nagusiki. Kale horietako zenbait tokitan zangak irekiko dituzte hartune elektriko berria ipintzeko. Ondorioz, lanak egiten diren bitartean, ibilgailuen zirkulazioan eta oinezkoen mugimenduan, trabak izango dira, horiek etengo ez dituzten arren. Halaber, zenbait kaletan eta une zehatzetan, kaleko aparkaleku batzuk kendu eta espaloi-tarteak itxiko dira. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Joseba Arregi Hirigintza zinegotzia, herrilan batzuetan artxiboko irudian / © Getxoko Udala.