Ongi Etorri! Leioako herri topaleku euskaldun, anitz eta parekideak Arimen Gaua ospatzen dabil gaur. Jatorri zelta duen eta azken hamarkadetan estatubatuarrek esportatu duten Halloween festari muzin eginda, leioaztarrek Arima Guztien eguna zein Leioaren desanexioaren 487. urteurrena ospatu nahi izan dute. Hori dela eta, eguzkia sartzen hasi den unean jai ederra antolatu dute Ongi Etorri! topalekuan bertan. Hortaz, ume eta gaztetxoentzat maskara, mozorro eta munstro tailerra izan dute bertan. Ondoren, Tigre enparantzara joan eta bertan gaztaina egosi jana izango dute. 20:15erako, ordea, zarata eta argia agindu dute toki berean, ahots goxoak entzun aurretik. Izan ere, 20:30ean, kanta poteoa abiatuko dute Kazu-tik, Zeuek, Taberna Txiki, Dagosi, Naiara, Skaret, Ganeko, Kurkudi, Libano eta Sokaire tabernak bisitatuko dituztela Ongi Etorri! topalekura bueltatu aurretik. Bertan, 22:30etik aurrera herri afariaz gozatuko dute. Irudian, kaleratutako kartelaren foto-muntaia bat.