skekintza Animalista taldeak gogoratu duenez, "elikadura beganoan ez da animalia jatorriko osagairik erabiltzen eta horrek ez du dieta askotarikoa eta orekatua izatea ekiditen, nola egin behar den jakiten bada". Hori erakusteko, bihar era askotariko pintxoak emango dituzte doan: enpanada, errusiar entsalada, patata tortilla, hanburgesa beganoa, saltxitxa beganoa, pikilo piperren patea, oliba beltzen patea, azenario patea, bizkotxoa, azenario eta koko tarta eta arroz esnea.
Baina, azpimarratu dutenez, beganismoa ez da bakarrik elikadura beganoa (%100 begetarianoa) izatea, "beganismoa animalien eskubideak errespetatuz bizitzea da, hau da, animalietan esperimentatuak ez dauden produktuak erostea, larru, ile, edo lumarik ez erostea, eta oro har animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunetara ez joatea". Horrekin, "segundo oro gizakiaren kontsumo ohiturek sortarazten duten milioika animalien heriotza, esplotazio, sufrimendu eta esklabutza" ekidin daitezkeelakoan daude animalistak.
Iazko Beganismoaren Nazioarteko Egunari buruzko bideoa (cc-by-nc Askekintza Animalista)
Bihar, ostirala, azaroak 1, Beganismoaren Nazioarteko Eguna izango da eta Euskal Herrian ere ospatuko dute hirugarren urtez jarraian.