Ipar Euskal Herriko gazte erankudea aurkeztuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 1a, 23:25

Bihar, larunbata, Ipar Euskal Herriko gazteek hiru lurraldetarako antolakunde berria aurkeztuko dute Baionan. Horretarako, Jeiki Gazte! izeneko egun osoko jaialdia prestatu dute iparraldeko neska-mutil abertzale eta ezkertiarrek. Uribe Kosta, Ezkerraldea eta Bilboadealdetik bertaratzeko, autobusa antolatu du Erandioko Ernaik. Jeiki Gazte! ekimena goizeko 9:30ean abiatuko da, Korsika, Bretainia, Flandria, Katalunia, Venezuela, Palestina, Kurdistan, Alemania eta Irlandatik etorritako hainbat gazte eragileren ordezkariek krisiari buruz mintzatuko direla. 12:30ean, ordea, kalejira izango da Mukai txaranga eta joaldunekin. Arratsaldeko 2etatik gazte bertsozaleek hartuko dute Baiona Ttipi auzoa, bertan bazkaldu eta Maddi Sarasua, Odei Barroso eta Amets Arzallus entzuteko. Ostean, San Andres plazan hip-hop, breakdance eta kale dantza emanaldiak izango direla, gazte olinpiaden aurretik. 19:00etan gazte eragile berriaren sortze ekitaldiari ekingo diote eta ondoren kontzertuka ospatuko dute sorrera, Algorta eta Lapurdiko 2zio taldearekin zein Berri Txarrak eta DJ Ponerekin baita ere. Argazkian, Ernairen kideak Bilbon, Jeiki Gazte! jaialdira deitzen / © Erandioko Ernai.

Ekimeneko kartela

1238860_220310461470539_157531195_n
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun