Gaur, larunbata, hamalaugarren Indabadaz gozatzerik izango da. Aurten, "Probatu ez duenak ez daki zer den hau, urrutiko indabak gerturatu ta 14" lelopean. Algortako Gazte Asanbladako kideek adierazi dutenez, iazko zalantzak gora behera, aurten eguneko jaialdiaren ostean gaupasa izango da Txorimalo gaztetxean. Horrenbestez, goizeko 9etatik antolatzaileek eta txandalariek eta ordu bat beranduago parrandazaleek festari ekingo diote. Hasteko, graffitia egin eta diana joko dute. Eguerdian, ordea, koadrilen arteko giza proba eta txotxa izango dira. Bazkaltzeko gura duenak 15:00ak arte itxaron beharko du, baita ekitaldia eta argazki ofiziala burutu arte ere. Bazkari herrikoiaren ostean, bingoa eta kalejira musikatua izango dira, Txorimalo gaztetxean amaituko dena. Argazkian, Algortako koadrilak dira Indabada festaren arima.