Xabier Sagredo
Sagredok 41 urte ditu, Trapagarangoa da, Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen eta finantziazioan eta lan arriskuetan aditua da. Ibilbide profesionala Ipar Kutxan hasi zuen. Bertan, hedapen saileko zuzendaria izan zen, 1997. urtetik 2007. urtera.
2009tik, gainera, Iberdrola Generacion konpainian zuzendaritzako batzordekide da, kanpo aholkulari gisa.
BBK-k, EAEko gainerako aurrezki kutxek bezala, bere gizarte-ekintza baino ez du kudeatzen, jarduera ekonomikoa Kutxabanken esku dagoelako. Eskualdeko udal guztiak dira BBKko bazkide.
Xabier Sagredo izendatuko dute gaur BBKko jarduneko presidente, Mario Fernandezen ordez. Xabier Sagredo EAJren Bizkai Buru Batzarreko kidea eta Ezkerralde-Meatzalde eskualdeko arduraduna da eta gaur hartuko du BBK-ko Presidentzia, jardunean. Izan ere, Mario Fernandez egungo presidenteak 70 urte bete ditu astelehen honetan, eta aurrezki kutxaren estatutuek adin muga hori ezartzen dute karguan egoteko. Halere, Fernandez Kutxabankeko presidente izaten jarraituko du, bertako estatutuek ez baitute gehienezko adinik zehazten. Sagredo BBK-ko presidenteordea da, eta jarduneko presidente lanetan arituko da hilabete honetako bigarren hamabostaldian erakundeko gobernu organoak presidente berria hautatu arte. Nolanahi ere, Sagredo bera da faboritoa presidente karguan jarraitzeko. Buruzagi jeltzalea iazko azaroan sartu zen BBKn, EAJk proposatuta. Duela hilabete gutxi arte, Bizkai Buru Batzarreko (BBB) diruzaina izan da. Argazkian, Sagredo iaz BBB berrituaren lehen batzarraren aurretik, Gotzon Lobera eta Andoni Ortuzarren artean / © EAJ.