Etzi abiatuko dituzte Algortako Hezetasun auzoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 6a, 09:30

Ofizialki Algortako Hezetasun auzoko jaiak pasa den igandeko krosarekin hasi baziren ere, San Martinen omenezko festak etzi, ostirala, abiatuko dira, txupinaren jaurtiketa dela medio. San Martinen egunean, hilaren 11n, ordea, ez da festarik izango. Halere, ostiraletik eta igandea amaitu arte ez dira gutxi izango txoko horretan egongo diren ekitaldiak. Izan ere, jai batzorde herrikoiak antolatutako ekitaldiekin batera, Agurra dantza taldeak ospatu ohi dituenak ere izango dira. Hortaz, fandango eta arin-arin erakustaldiak, aurresku txapelketak, eta dantzen alardea egingo dituzte, batzuk San Nikolas ikastolako patioan eta beste batzuk Kasune eta Arene Azpi kaleetan. Jai batzordeak, berriz, murrizketei aurre egin eta ekitaldi anitzez beteko ditu Hezetasun auzoko bazterrak: paella erraldoia, marrazki lehiaketa, txorizo burruntzia, lapikoko txapelketa... Tartean, gauetan ezin izan die Fadurako eszenatoki eta karpari eutsi eta, beraz, kontzertu guztiak auzoan izango dira, Ukan zazpikote uribekostarra eta Sons of Kset ostiralean eta The Riff Truckers eta Dj Tea Party larunbatean. Argazkian, Ukan, iaz sortutako banda / © Ukan.

Jaietako egitaraua

Ostirala, azaroak 8
• 17:30ean, txupinazoa.
• 17:30ean, buruhandiak.
• 18:30ean, Koblakaris pailazoen ekitaldia.
• 20:30ean, suzko zezena.
• 23:00etan, kontzertua auzoan: Ukan eta Sons of Kset.

Larunbata, azaroak 9
• 9:30ean, diana.
• 10:30ean, Agurra taldeko txistularien kalejira auzoan zehar.
• 10:30ean, umeentzako marrazki lehiaketa.
• 11:00etan, puzgarriak eta aurpegi-margoteko umeentzako tailerra.
• 12:00etan, tiragoma eta igel lehiaketa.
• 13:30ean, Skate Eguna, 20:00ak arte, Fadurako 2. frontoian, Kantera Skate eskolaren eskutik.
• 14:00etan, paella herrikoia.
• 16:30ean, mus txapelketa Gaztedi tabernan, Gaztediren eskutik, hamasei bikote gehienez.
• 18:00etan, umeentzako marrazki lehiaketako sari banaketa.
• 18:00etan, Fandango eta Arin Arinen erakustaldia (San Nikolas ikastolako patioan).
• 19:00etan, trikitilarien kalejira auzoan zehar.
• 19:00etan, XXI Aurreskulari txapelketa (gizonezkoa) Juanjo G. Mendibil-en oroimenean. (San Nikolas ikastolako patioan).
• 20:00etan, txorizo burruntzia.
• 22:30ean, kontzertua auzoan: The Riff Truckers.
• 23:00etan, Dj Tea Party.

Igandea, azaroak 10
• 9:30ean, diana.
• 10:00etatik 11:30era, XXXV. Lapikoko txapelketako izen ematea.
• 11:00etan, umeentzako jolasak eta tailerrak.
• 11:00etan, XXXII. Artisauen erakusketaren hasiera.
• 12:00etan, dantzarien kontzentrazioa (Kasune kalean).
• 12:30ean, euskal dantzen agerraldia Arene Azpi kalean.
• 13:30etik 14:30era, Lapikokoaren aurkezpena.
• 17:30ean, Lapikoko txapelketaren sari banaketa.
• 18:00etan, Tabernen pintxo-lehiaketaren txapela ematea.
• 18:15ean, Pintxo-lehiaketan parte hartu duten bezeroen arteko saski baten zozketa.
• 18:30ean, musika, jai batzordearen eskutik.
• 20:00etan, umeentzako txokolatada eta txarri erretzea.

Ukan taldearen "Beste behin" kantaren bideoklipa (© Ukan - Koartadak Produkzioak)



Jaietako kartela

HEZETASUNA
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun