Algortako Amezti eta Mariandresena kaleen artean dauden zenbait taberna "zonaldeari bizitza ematearen alde agertu" dira, udal iturrien arabera, astean zehar hainbat produktu eskainiz. Izan ere, ostegunetan Pintxo potea eskainiko dute 2 eurotan, arratsaldez (19:00etatik 22:00ak arte); ostiraletan edari bakoitzeko pintxoa doan izango da, eta, azkenik, larunbatetan, edaritegiek hainbat ekintza antolatuko dituzte giroa animatze aldera. Azken animazio ekimen hori hilaren 16an, larunbata, hasiko da, 20:00ak aldera, Richy eta Apolo bolero-taldearen eskutik. Baina atariko gisa, ostiral honetan, hilak 8, ostatuetan Zuriñe eta Xabier trikitilariak ariko dira 20:00etatik aurrera. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko 21 tabernek 2012ko neguan abiatu zuten Pintxo Potea ekimena. Ondoren Algortako Katea gunekoek ere berea antolatu zuten / © Getxoko Udala.