Bihar, ostegunarekin, arratsaldeko 6:30etik aurrera, egur taila ikastaroari hasiera emango dio Algortan Getxo udalerriko
Egizu elkarteak. Izan ere, otsailaren 27ra arte ostegunero bi orduz zura tailerra izango da Algortako Aldai patronatuan. Bizarra Lepoan, Lauaxeta AEK, Jose Antonio Agirre eta Getxoko Udal euskaltegiak batzen dituen elkarteak zabaldu duenez, "aurten ere, iaz bezala, aukera eman nahi" du egur-taila "euskaraz lantzeko". Halere, taldea jada osatu egin dutenez, bi leku baino ez daude norbait gehiago animatu nahi izanez gero. Interesatuek 616 885 165 telefonora deitu edo
egizugetxo[abildua]gmail.com posta elektronikora idatzi dezakete. Ikastaroak 120 euro kostatzen du, berbalagunek zein Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 30 euroko deskontua izango dutela. Argazkian, iazko tailerraren irudi bat / © Egizu.