"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, azaroak 8, Eskumaldeko LABek. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean. Baina, azaroaren 1a jai eguna zenez, elkarretaratzea astebete atzeratzea erabaki zuten. Halaber, oraingo honetan,
Urtzi Paul Larrea preso politiko getxoztarrak eta Sevilla II espetxean dauden beste hamar euskal gatibuk urriaren 28an abiatutako gose greba mugagabea kontuan izan dute batzeko lekua aukeratzeko. Hitzordua 13:00etan jarri dute Algortako Telletxe plazan. Hala ere, eguerdikoa ez da egunean zehar Telletxen egingo duten Sevilla IIko presoen aldeko mobilizazio bakarra izango. Horien senideek deituta, 20:00etan mobilizazioa izango da toki berean. Argazkia: cc-by Algortako Herrira.