Parisko Zigor Epaitegiak astelehenean epaitu egin zuen Algortako bizilagun izandako Jone Lozano Miranda preso politiko aresoarra, bost urteko espetxe zigorra ezarriz; fiskalak eskatutakoa baino urte bat gutxiago,
"El Correo Español" egunkariak nabarmendu zuenez. Olatz Talavera abokatuak "ETAk borroka armatua utzi duelarik galdea prokuradorearen galdea gehiegizkoa" zela salatu zuen. Lozanok erakunde armatuko kidea zela onartu eta tortura ere salatu zuen, hitza hartu zuenean, Ibai Beobide Arza bilbotarraren kasua aipatuz. Horrek Guardia Zibilari eginiko aitorpenetan Lozano bera eta Jon Rosales Palenzuela preso ohi algortarra inplikatu zituen. "Frantziak Espainaren inmobilismo eta errepresio estrategiari bizkar eman behar dio", bukatu zuen Lozanok. Argazkian, Notre Dame katedralaren atarian kontzentrazioa egin zuten Parisera joandako Leitza, Areso, Algorta eta Leioako lagun eta senitartekoek / © Ateak Ireki.