Azkenik kartel eredu berriak zabaldu dituzte herritarrei lanean, ikastetxean, kalean... jar ditzatela eskatuz.
Sevillako preso politikoak gose greban, Algortako Urtzi Paul tartean (jpg)

Hamabi egun daramatzate gose greban Sevilla II espetxean dauden hamaika euskal preso politikok, tartean Urtzi Paul Larrea getxoztarra dela, bertako "muturreko bizi-baldintzak" salatzeko. Hain zuzen ere, urriaren 29ko udal batzarrean agindutakoari jarraiki, bi egun beranduago batzartu ziren Imanol Landa alkateak eta Ana San Nicolás EAJko udal taldearen idazkariak, Etxerat elkarteko ordezkariekin. Paulen senide eta lagunek Moron de la Fronterako kartzelan bizi den egoeraren informazio zehatza helarazi zioten; eta alkateak "interes handia" erakutsi zuen "egoeraren gora-beherak ulertzeko, gero egin behar zituen gestioak behar bezala egin ahal izateko", zehaztu du Etxeratek. Bada, dirudienez fruituak ematen ari dira Landaren gestioek: horien artean, Espainiako Audientzia Nazionaleko Zaintzako epaileak preso getxoztarraren gaineko informazioa eskatu, jaso eta begiratzeko konpromisoa hartu du. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!