Ibon Astorkiza astrabuduarrak 5.200 euro irabazi ditu ETB1eko "
Hizkamizka" lehiaketan. Astrabuduako euskara irakasleak 12 saio egin eta menperatua izan gabe, lan kontuengatik, utzi du Zuhaitz Gurrutxaga Realeko jokalari ohiak arratsaldero gidatzen duen galdera-erantzunen saioa. Hamabi saio zeramatzan Ibonek eta, lehiaketara etortzen jarraitzeko aukera izan balu, gehiago ere egingo zituen. Baina azkenean 5.200 euro irabazi ostean utzi du saioa. ETBko iturriek aitortu dutenez, "lehiakide bikaina izan da, gainera, sei aldiz irabazi baitu Azken Txanpa ataleko zakua". Amaia Parra, "Hizkamizka" lehiaketan orain arte saio gehien egin dituen lehiakidea, kanporatu zuen bere lehen saioan Ibonek. Azken honetan, berriz, Enara Arratibel zumarragarra izan du aurkari. "Hizkamizka" astelehenetik ostiralera ikus daiteke, 18:30ean, ETB1en. Parte hartu nahi duenak
hizkamizka[abildua]eitb.com helbide elektronikora idatzi beharko du. E-posta horretan honako datuak zehaztu behar dira: izen-abizenak, adina, helbidea, herria, e-posta helbidea eta kontakturako telefono bat. Argazkia bidaltzea ere eskatzen du EITBk. Argazkian, Ibon Astorkiza artxiboko irudi batean.