"Nolako justizia penala nahi dugun pentsatu behar dugu. Horretarako elkartzen garen hamargarren aldia da, eta aurrez egin ditugun hausnarketa horiek ere justizia penalaren etorkizuna argitzeko balioko digu", adierazi zuen Ibarrak.
Auzi eztabaidatsua
Lidonen hilketan lagundu zuelakoan, Orkatz Gallastegi berangoztarra zigortu zuten, nahiz eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbatetan salatu frogak eta epaiketak "muntaia" zirela, Estatuak "norbait" zigortu bide zuelako: "Orkatz hasieratik zegoen kondenatuta. Horretarako atxilotu zuten. Lidon ustez hil zutenak hilak ziren, eta errudun zuzenen bat behar zuten, bide batez, Lidonen familiarrek kasu hauetan errudunei aplikatzen zaien 'erantzukizun zibila' jasotzeko. Eta Orkatz hautagai ona zen Ertzaintzarentzat, Eusko Jaurlariarentzat. Eta hor dago, espetxean, Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako auzitegiek, Espainiako Gobernuak, dirua legezko itxurak eginez kobratu beharrak, 'El Correo'k eta bestek kondenatuta". Urtzi Murueta leioaztarra ere auziperatu zuten arren, Lidonen hilketarekin zerikusirik ez zuela izan berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hodei Galarraga eta Egoitz Gurrutxagari ere leporatu zieten Lidon hil izana, baina biak ala biak Bilboko Basurtu auzoan hil ziren 2002ko irailaren 24an, kotxean zeramaten bonbak eztanda egin zienean.
Hamaika urte bete ziren atzo, azaroak 7, ETAk