Getxoko Guardiako Instrukzio Epaitegiak taberna eta atxilotutako pertsonen bizilekuak miatzeko agindu zuen. Horietan, ertzainek kilo bat kokaina eta kokaina nahasteko substantziak, doitasun-balantzak, hainbat ohar eta ia 7.000 euro eskudirutan (billete txikitan) konfiskatu zituzten, baita simulaziozko su-arma bat ere.
Azken atxiloketa hurrengo egunean egin zuten; operazio berean ikertzen ari ziren beste gizon bat atxilotu zuten, hain zuzen. Kasu horretan, ertzainek 12 poltsatxo hauts zuri konfiskatu zituzten.
Bahitutako materialaren argazkia (© Ertzaintza)

Ertzaintzak Itzubaltzeta / Romoko tabernari bat eta beste bi lagun atxilotu ditu, Uribe Kostan egindako drogaren kontrako operazio batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, atxiloketak Leioa eta Getxo udalerrietan burutu dituzte azken egunotan eta ertzainek kilo bat kokaina konfiskatu ei diete, baita nahasteko substantziak eta eskudirua ere. Kasua Bilboko ertzain-etxeko Guardiako Ikerketa Kriminaleko Unitateko droga taldeak eraman du. Ikerketa irailean hasi zen, ertzainei jakinarazi zietenean Itzubaltzeta / Romon pertsona batzuk substantzia estupefazienteak trafikatzen ari zirela. Hainbat egunez jarraipena egin ondoren, droga salerosketa egiteko erabiltzen ei zuten ostalaritzako establezimendu bat eta bi gizon hartu zituen ardaztzat ikerketak, eta bi gizon horiek banaketa-sare bateko kideak izateko susmagarritzat jo zituzten.