Getxoko Udal Gazteria Zerbitzuak bederatzi gazte hautatu ditu udalerrian zehar barreiaturik dauden beste hainbeste gazte informaziorako udal panelez edo guneez beka batzuen bidez arduratzeko. Udalak lau beka kendu ditu 2009tik hona, urte hartan 13 izan baitziren gazte bekadunak, 15 panel hornitu behar zituztenak. Ikasturte honetarako aukeratutako bekadunak hauexek dira: Micaela Abril Gomez (Fadura kiroldegia), Daniel Gorostiaga Esteban (Fadura institutua), Alba Andreu Elvira (Azkorri ikastetxea), Margarita Pilar Sanchez Diego (Villamonteko kultur etxea), Ander Romo Martin (Andra Mari kiroldegia), Aitor Langarika Rocafort (Aixerrota Ikastetxea), Iratxe Olaizola Vargas (San Nikolas Ikastola), Victoria Garamendi Hernandez (Getxo I institutua) eta Arrate Aguayo Herrera (Areetako Musika Eskola). Hautatutako gazteak izango dira 2013-2014 ikasturtean zehar herriko gazte informazio udal guneak eguneratuta izateari eutsiko diotenak. Era berean "antena lana" ere egingo dute, udal iturrien arabera, "Gazteria Zerbitzuak eskaini ez eta izan litezkeen informazio beharrak edo erakunde horri proposatutakoak antzemateko". Argazkian, bekadunetako batzuk / © Getxoko Udala.