Bederatzi euskal preso askatzea agindu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 8a, 15:54

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak 197/2006 edo "Parot Doktrina" deritzotenaz Estrasburgok agindutakoa betetzea erabaki du, Auzitegi Gorenak finka lezakeen iritzira itxaron gabe. Horren emaitza izan da hamazazpi epaileek gaur mahai gainean aztertzeko zituzten 9 euskal presoen helegiteak ikertu eta denak kaleratzea agindu izana. Halere, "Berria" egunkariak zabaldu duenez, kostata ailegatu dira erabaki horretara. Izan ere, bost orduko eztabaidaren ostean, 9 magistratuk horren alde bozkatu badute ere, beste zortzik kontrako iritzia agertu dute. Fernando Grande-Marlaskak apurtu du berdinketa, presoen aldeko iritzia sostengatuz. Erabakiak berehalako eragina izango duela zabaldu dute. "El Pais" egunkariaren arabera, aske geratuko diren presoak dira Elias Fernandez bermeotarra, Isidro Maria Garaialde ondarrutarra, Juan Francisco Gomez ortuellarra, Joseba Koldobika Bilboko Zazpi Kaleetako auzokidea, Jokin Mirena Sancho iruin-semea, Jon Koldo Aginagalde donostiarra, Txomin Troitiño Altzakoa, Jose Ignacio Urdiain Iruñerrikoa eta Luis Maria Azkargorta gipuzkoarra. Argazkian, oraindik orain, Iñaki Gonzalo Casal preso politiko itzubaltzetarra noiz arte izango duten espetxean ez dago jakiterik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun