Bi istripuk auto-iladak eragin dituzte goizalde eta arratsaldean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 8a, 19:47

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 14:00ak pasata, hiru kamioik elkar jo dute N-637 errepideko ezkerreko errailetik zihoazela, Erandio parean, Barakaldora bidean. Zauriturik ez da egon, baina hainbat kilometrotako auto-iladak eragin ditu istripuak. Bi ordu igarota, kamioiak kenduta zeuden jada eta trafikoa bere onera bueltatuta. Errepide berean, goizaldeko 5:15ean, Volkswagen Passat markako bi autok elkar jo dute, errailetako bat oztopatuz. Ibilgaietako lagunetako bat zauritu da istripuaren ondorioz eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute. Auto-iladak sortu ditu ezbeharrak. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun