Sevillako presoek duintasuna aldarrikatzen dute. Pertsonen duintasuna. Eta borrokan ari dira guztien duintasunaren eta askatasunaren alde.
Sevilla IIko espetxeko isolamenduan dauden preso sozialek bat egin dute borrokaldiarekin.
Osny-ko espetxean dauden euskal preso politikoek bat egin dute borrokaldiarekin.
Etxerat elkartetik deialdi hunkitua egin nahi dugu gose greban ari diren presoen alde mobilizatzeko:
- Gutunak idatzi kartzelako zuzendaritzari.
- Gutunak idatzi presoei.
- Informazioa zabaldu.
- Datorren astean martxa bat egingo da Sevilla II espetxera.
- Martxan parte hartu edo ekonomikoki lagundu.
Sevilla II espetxeko egoerak ez du luzatzerik. Baina ez da kasu bakarra. Beste espetxe batzuetan ere antzeko egoeratan daude.
Gose greban ari diren presoek argi esan digute: dispertsioarekin bukatzea da honelako egoerekin behin betiko amaitzeko modu bakarra.
Eta horregatik, hain zuen, Sevilla II espetxeko borrokaldi honek une honetan berebiziko garrantzia du preso dauden guztientzat, bai eta gu guztiontzat ere bai.
Euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira!
Euskal preso politiko guztiak kalera!
Etxerat elkarteak gaur iluntzean Algortan egindako manifestazioaren ostean irakurritako oharra.