Sevilla II espetxean dauden euskal preso politikoek 13 egun daramate
gose greban, Urtzi Paul Larrea getxoztarra horien artean dela. Urriaren 28an ekin zioten gose greba mugagabeari. "Arrazoi sinple bategatik ari dira borrokan: isolamenduan dauzkate, muturreko neurriak aplikatzen dizkiete, tratu txarrak... eta urteak dira horrela Sevilla II espetxean",
salatu zuen atzo Etxerat elkarteak, Algortan egindako manifestazioaren bukaeran irakurritako oharrean. Bertoko presoei elkartasuna adierazteko ekimenen artean, Sevilla II espetxera martxa egingo da azaroaren 15 eta 16an, autobusez. Oraindik ez dago argi zenbat diru aterako den autobusa, baina dagoeneko Algortako Amnistia tabernan izena eman daiteke, presoen senideek azaldu dutenez. Aipatu martxara joan nahi edo ezin duenak ere diruz lagundu ahal izango du, joaten direneni horren garesti ez ateratzeko. Dirua emateko kutxak Amnistia eta Abian tabernetan daude jada. Argazkian, 165 lagun inguruk egin zuten manifestazioa atzo Algortan / cc-by
Tantaz Tanta Algorta.