Osasun arazoengatik gose greba utzi behar izan du Urtzi Paulek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 10a, 18:27

Sevilla II espetxean dauden euskal preso politikoek 14 egun daramate gose greban. Urtzi Paul Larrea getxoztarrak, ordea, baraualdia utzi behar izan du osasun arazoengatik. Bere senideen azaldu dutenez, "58 kilotan zegoen. 9 kilo galdu ditu eta egun pare bat zeramatzan giltzurruneran mina zuela. Medikuarekin egon da eta antibiotikoa eman diote. Haserre, triste, amorru handiz... gose greba uztea erabaki du". Asteartean itxialdian hasiko da Urtzi Paul Larrea. Argazkian, 165 lagun inguruk egin dute manifestazioa gaur Algortan / cc-by Tantaz Tanta Algorta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun