Gidari bat zauritu da Erandion izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 11a, 11:02

Goizeko 05:40 inguruan, Seat León modeloko auto bat galtzadatik irten zen atzo, igandea, BI-738 errepidean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak k zabaldu duenez. Horren ondorioaz, kotxeko 33 urteko gidaria zauritu zen eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten. Horretaz gain, BI-738 errepidetik Astrabuduarako sarbidea moztu behar izan zuten, ibilgailua paretik kendu arte. Garabi batek eraman zuen eta, ondoren, galtzada garbitu egin zuten. Ostiralean, bi istripuk auto-ilarak eragin zituzten goizalde eta arratsaldean Erandion. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun