Zentzu horretan, Urkulluk memoriarekin lotzen dituen balioak azpimarratu zituen: "elkartasuna, enpatia pairatu zuten eta pairatzen ari direnekin". "Bizitza hautatzen dugu heriotzaren aurrean, jarrera eraikitzailea" baita, Urkulluren ustez oroimenari erantzuteko erarik onena. "Bakea eta giza eskubideak hezkuntzaren erdigunean" kokatu behar direla defenditu zuen eta "elkarrizketaren aldeko apustua" egiteko deia zabaldu zuen. “Batzen gaituena” zaintzearen alde agertu da, "Lurzoru Etikoa", alegia. “Bakerako memoria etika eraikitzea, hezkuntza eraikitzea eta adostasuna eraikitzea” baita, ziurtatu zuen.
Horretaz gain, ekitaldiak izan ziren Eusko Legebiltzarrean, Forondako Atean, Gasteizen; Casilda Iturrizar parkean, Bilbon; eta Miramonerako sarbidean, Gipuzkoan.