Xabier Peredak brontzea lortu du Munduko Karate Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 11a, 17:30

Xabier Pereda Elordui 14 urteko karateka getxoztarrak brontzezko domina eskuratu du pasa den asteburuan Guadalajaran (Gaztela) burutu den Munduko Karate Txapelketan. Getxoko karate klubeko kideak norbanako katan lehiatu zen, kadete kategorian. Pereda Espainiako Federazioaren taldea ordezkatzen aritu zen. Euskal Kirol Federazioen Batasunak positiboki baloratu du Peredaren emanaldia: "Arrakasta honen bidez, karateka getxoztarrak berarengan jarritako itxaropena baieztatu du". Gauzak horrela, modalitate honetako kirolaririk "nabarmenetariko bat" delakoan daude EKFBko kideak. Bestalde, Pereda parte hartzen duen klubak, Getxo karate klubak, 200 neska-mutil baino gehiago entrenatzen ditu eta bere 20. urtemugan dabil. Argazkian, Xabier Pereda / © Javier - Getxo Karate Kluba.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun