Azken Ikasle Dantzarako sarrerak, eskualdean
Gauzak horrela, oraindik-orain txartelak salgai daude Sopelako Laiak ostatuan, Algortako Abian, Leioako Kurkudi eta Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkarteetan zein Leioa eta Erandioko campusean. Gainera, Uribe Kostatik aterako diren autobusetan izena ematerik oraindik badago, joan-etorriko bidaiak 7 euro kostatuko duela, bertako IAk iragarri lez.
Azken Ikasle Dantza ikasleen erakundeak antolatuko duen akabuko jaialdi handia da, IAk zabaldu duenez. 25 urteko ibilbidearen errepasoa egingo dute Donostian, bai musikari eta baita ikasle mugimenduak bizitako borrokak eta emandako aurrerapausoak gogora ekartzeari ere dagokienez. IA 1988an sortu zuten Iruñeko Txantrea auzoan egindako kongresuan, Euskal Eskola Nazionala eraikitzea helburu.
Betagarriren kontzertua berezia izango da, antolatzaileen arabera. Izan ere, 1998an Betagarrik sortu zuen "10 urtez ikasle eta abertzale" kantua. Lehenengo Ikasle Egunerako banda egin zuten orduko Dimako jaialdirako. Betagarrirekin batera, baina, urte guzti hauetan Ikasle Abertzaleentzat kantuak sortu dituzten lagun guztiak izango dira IArentzat sortutako kantuak zuzenean jotzen. Dank taldea, Amurriorako Ze Esatek-ek prestatutakoa, Amaiurren "Urtez urte tantaz tanta", Edan-en “Itzartu ikasleria”, 20. urteurreneko Anger-en “Iraultza Haziak”, Arrasaterako Des-Kontrol-ek egindakoa, azken kongresurako On taldearena... denak izango dira Betagarrirekin batera. Baita Doctor Deseoko Francis ere.
Uribe Kostako IAko kide eta partaide ohien agerraldia (© Uribe Kostako IA)
IAren 25. urteurrenerako bideoklipa (© Gose - Mikel Clemente)