Ekimeneko kartela

Uribe Kostako Eztabaida gune antiautoritarioa, gaur, asteartea, hasiko da bere bosgarren urtea ospatzen, Algortako Villamonte plazako bere lokalean. Kontrainformazio esparruan kokatzen den herri liburudendak Ahoztar Zelaieta Zamakona kazetariaren eskutik abiatuko ditu urteurren jardunaldiak. Zelaieta arratsaldeko 7:30ean mintzatuko da ikerkuntza kazetaritzaz, "Egin" egunkaria eta "Ardi Beltza" aldizkariko ikerkuntza taldeetan izandako eskarmentutik edango duela. Kazetari santutxuarra ahoz aho dabil egunotan "Jovenes burukides bizkainos. Clientelismo y 'fontaneria' en el PNV" argitaratzeagatik. Liburu horretan, Bizkaiko EAJren sendien ustezko praktika irregularrak aztertzen ditu Zelaietak, tartean Alaiki eta Uribe Kostako hainbat enpresaren aferak, UKBERRI.NETek atzo jaso zuenez. Argazkian, Ahoztar Zelaieta / © Txalaparta argitaletxea.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!