Gorenak "Parot doktrinaren" berrinterpretazioa egingo du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 12a, 02:45

Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Aretoa bilduko da gaur, "Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren inguruan emandako epaia aztertu eta ondorioak ezartzeko", albiste-agentziek zabaldu dutenez. Izan ere, pasa den urriaren 21ean, Estrasburgoko Auzitegiak Ines del Rio preso politiko tafallarraren kasuaz deliberatzean ezarri zuen 197/2006 doktrinak atzeraeragintasun printzipioarekin talka egin eta giza eskubideen kontrakoa dela. Handik hona pasa diren 22 egunetan, ebazpenak eragiten dien 60 euskal presoetatik 11 atera dira kalera, Ines del Rio barne. Kaleratutako gehienak, bederatzi, pasa den ostiralean Auzitegi Nazionalak emandako agindua dela eta atera zituzten. Fiskaltzaren eskariari muzin eginda, Auzitegi Gorenaren erabakiari ez itxarotea deliberatu zuten egun horretan 9 magistratuk, beste zortzi aurka agertu zirela. Gaurko bilkuran Gorenaren epaileek finkatuko dute Estrasburgotik etorritako agindua nola bete beharko den eta horretarako arau orokorrak ezarriko ditu auzitegiak. Gorenak hartuko duen erabakiak izaera ez jurisdikzionala izango du, hots, jokatzeko modua ezarriko du, kasu konkretuei eragin gabe. Argazkian, Iñaki Gonzalo Casal preso politiko itzubaltzetarrak pasa den maiatzaren 4an espetxe-zigorra bete arren kartzelan jarraitzen du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun