Negurin hiru autotan indarrez lapurtzea egotzi diote gizonezko bati

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 12a, 15:30

Getxoko Udaltzaingoak atzo utzi zuen epailearen esku igandean Neguriko Etorbidean aparkatutako hiru autotan indarra erabiliz lapurtzea egoitza atxilo eraman zuen gizonezkoa. Udaltzainek, Neguri aldean egindako ohiko ikuskapen batean, atzeko ateko leihoa apurtuta zeukan auto baten barruan harrapatu zuten aipatu gizonezkoa, tokiko iturriek adierazi dutenez. Halaber, atxilotutako laguna zegoen autoaren barruan Neguri plazako galtzada-harri bat zegoela ere ikusi zuten udaltzainek, hautsitako kristalaren zatiak galtzadan eta auto barruan zeudela. Horrez gainera, aipatu laguna aurkitu zuten turismoaren inguruetan beste bi autok kristalak hautsita eta barrualdeak nahasita zutela ere konturatu ziren. Ondorioz, atxilo eraman zuten ustez indarra erabiliz lapurtzeagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun