Espainiako Auzitegi Nazionalak Gorenari aurre hartu zion ostiralean eta 197/2006 doktrina ezarria zuten bederatzi euskal preso politikoren kaleratzea agindu zuen. Gaurko bileran bildu diren magistratuen ustez, ondo egin zuen Auzitegi Nazionalak, eta horretan jarraitu behar du, beste inoren zain egon gabe. Kasus kasu aztertzen. Berak aplikatu zuenez doktrina, berari dagokio kentzea ere.
Gorenak datorren astean erabakiko du bere esku dituen bost kasuei buruz. Izan ere, Parot doktrina aplikatuta giltzapean dauzkaten bost presoren helegiteak ditu mahai gainean, Espainiako auzitegietan jarraitzen ari ziren prozedimentuaren baitan. Haietako batzuk fiskalak jarritako helegiteak dira, aske utzitako preso batzuk berriz kartzelatzeko eskatuz.