Larunbat honetan, azaroak 16, Euskal Herria-Galizia Elkartasun Eguna ospatuko dute Sopelan. Centro social A Revolta do Berbês eta
Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) antolatuta, Familiares e Amig@s de Pres@s Independentistas Galeg@s elkarteko hainbat kide ere izango dira. Jardunaldia 13:00etan hasiko da, aipatutako kolektiboei harrera egin eta hauek eskainiko duten hitzaldiarekin. Bertan, Galiziako preso politikoen, errepresioaren kontrako mugimenduen eta orokorrean egoera politikoaren berri emango dute, GASek zehaztu duenez. Jauregizar plazan izango da solasaldia. Egitarauarekin jarraituz, 15:00etan kantu-bazkaria izango da udal pilotalekuan eta, ondoren, gaita-triki-poteoa herritik zehar. Amaitzeko, Vigoko Liska ska-punk taldearen eta Aiaraldeko Aizkorakada baldaren kontzertuak egongo dira, Sekeko gaztetxean. Bazkarirako txartelak (5 euro) Laiak, Lurren eta Mikelats tabernetan jarri dituzte eskura, horiek erosteko azken eguna bihar dela. Argazkian, Xosé Ramón Reboiras 1975ean Poliziak hildako Frankismoaren kontrako militantearen aldeko murala Ferrolen / cc-by Kaos en la Red.