Leioako Altzoan haur eskola ezagutzeko aukera emango dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 13a, 12:47

Larunbat honetan, azaroak 16, Altzoan haur eskola ezagutzeko aukera izango dute aita-amek. 11:30etik aurrera ate irekien jardunaldia izango da, tokiko iturriek jakinarazi duenez. Aipatu zentroa Leioako Iparraguirre kaleko 76. zenbakian dago, Txomin Aresti ikastetxearen parean altxatutako eraikinean, zehazki beheko solairuan. 68 toki ditu, 0 eta 2 urteko ume leioaztarrentzat. Espainiako Gobernuak 2010ean emandako laguntzetatik, 2,6 miloi euro baino gehiago (2.636.372 euro) jaso zituen Leioako Udalak, musika eskola handitu eta haur eskola berria egiteko. Informazio gehiago 946 072 599 telefonoan edota altzoan.leioa[abildua]haurreskolak.net helbide elektronikoan. Argazkian, hainbat ume haur eskolan / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun