Getxoko Euskararen Aholku Batzorde berria osatuta dago, herenegun, azaroak 12, arratsaldean, Algortako Kultur Aretoan burututako lan-bileran, aurreko kideek berriei lekukoa pasa ondoren. Imanol Landa alkatearekin eta Koldo Iturbe Euskara zinegotziarekin batera, ondoko kideek osatuko dute 2016ra arte (luza daiteke) Euskara Sustatzeko Ekintza Planak aurreikusitako aholku izaera duen batzordea: Gotzone Agirre, Matxalen Amas, Rozio Luces, Kontxi Zuazubiskar, Idurre Iturriotz, Laura Lapeyra, Jabi Onaindia, Edorta España, Jon Azkargorta eta Jon Atxa. "Udalerriko gizartean erreferente diren pertsona eta euskararekiko sentsibilitatea duten pertsonek osatutako batzordearen lana hizkuntzarekin zerikusia duten gaiak lantzea da, bere erabilera eta ezagutzari lotutakoak, hizkuntza politika zaintzearekin eta Euskara Zerbitzuaren kudeaketa laguntzearekin batera", azaldu dute udal iturriek. Argazkian, Euskararen Aholku Batzorde berriko kideak / ©
Getxoko Udala.